Ezkontzetako DJa

Golden DJ moduan ezagunak, ezkontideekin batera euren beharretara egokitutako ezkontza bat diseinatzen dugun taldea gara.

Zeremonia, koktela, dantzaldia, kontzertua… sonorizatu eta argiztatzeko aukera eskaintzen dugu.

Eskatu zure neurrirako aurrekontua eta utz iezaguzu zure ezkontza egun ahaztezin batean bilakatzen.

DJ festak

Golden DJ edozein festa girotzen dugun taldea gara. DJ Josu Rodriguez taldeko kide da. Profesional hau dantzaleku askotan da ezaguna, bereziki Bataplanen, jada ohikoa dena. Famili-festa bat edota festa pribatu bat sortzeko gaitasuna ere badugu, eta baita gazteei edota adin guztietako pertsonei zuzendutako Diskofestak ere.

Zumbalain izenez ezaguna den festa kontratatzeko aukera ere eskaintzen du Golden DJ taldeak. Festa honetan, animatzaile batek Zumba bidez ikuslegoa mugiarazteko ardura hartzen du, Golden DJ taldearen musika-animazioarekin.

Furgo Boda

Gonbidatuak harritu nahi badituzu, elizara, udaletxera edota jatetxera gure 1969ko Volkswagen T2 furgonetan iritsi beharra duzu, bat baino gehiago ahozabalik utziko duen gure furgoneta esklusiboan.

Zerbitzuaren barrenean, andregaia edo senargaia ekitaldira edota jatetxera eramango dugu eta koktelean ere geratuko gara, gonbidatuek ere furgonetarekin euren argazkiak atera ditzaten.