Tirapu Ikus-entzunezko Zerbitzuak-en ekitaldi oro bere beharren arabera gauzatzeko baliabide teknikoak eta laguntza eskaintzen ditugu.

Baliabide teknikoen artean, soinu-ekipamendua, megafonia, argiztapen ekipamendua edota proiekzioak burutzekoa eskaintzen ditugu ekitaldi desberdinetarako:

Enpresetako bilerak edota asanbladak

Azokak

Musika kontzertuak

Kultur ekitaldiak

Kirol ekitaldiak

Aurkezpenak

Ekipamendu alokairua eta instalakuntza

Tirapu Ikus-entzunezko Zerbitzuak-en zure ekitaldiaren behar guztiak asetzeko material profesionala alokatzen dugu.

Taberna edota lokalak ere egokitzen dira soinu eta argiztapen instalakuntzekin, hala egunerokotasunerako nola egun berezietarako.

Soinu, megafonia, argiztapen eta proiekzio material desberdina dugu.

Musika-girotzea telebistan

Gure musika-girotze zerbitzua formatu guztietara egokitzen da, gure bezeroen behar guztiak asetuz: zuzenekoak egiteko edota telebista saioen produkziorako musika-girotzea eskaintzen diegu bezeroei.